2018/11/30

Azaroak 25, "Borrokan jarraituko dugu" - Zarauzko Talde Feminista



"Esnatu zara, irratian hitz gogorrak beste emakume* bat eraila izan da Euskal Herrian. Hasperen bat eta etsipena. Amorruak, ordea, gosariak beste iraun dizu. Beste bat ahanzturara. Horrelako 9 izan dira aurten. Bederatzi emakume* hil dituzte Euskal Herrian, bederatzi!  

- Florentina eta Maria Jose ama-alabak labankadaz hil zituen senar eta aita zenak.
- Roxane bere bikotekide ohiak autoz harrapatu zuen, errepide bazterrean aurkitu zuten hilda.
- Rejane Delattre senarrak hil zuen tiroz.
- Sophia Lösche kamioilari bat hartu zuen sorterrian autoestop egiten ari zela. Bortxaz hilda aurkitu zuten gasolindegi batean.
- Natalia Balyuk senarrak hil zuen.
- Beste emakume baten gorpua ere aurkitu zuten, bere 17 urteko semea atxilotu zuten, baina aske utzi zuten gero. Prokuradorearen ustez ez zegoen nahikoa zantzu.
- Maguette Mbeugou senarrak labankada hil zuen. 2 eta 4 urteko alabak zituzten.
- Yolanda Jaen Gomez senarrak hil zuen, etxean giltzapetu eta etxeari su emanda.

Bai, hil egiten gaituzte, bortxatzen eta zapaltzen gaituzte. Esaten digute gezurretan gabiltzala, esaten digute ez pasatzeko, geratzeko, isiltzeko eta uzkurtzeko. Esaten digute titi puntak igartzen zaizkigula eta igartzen zaizkigula penak, haserreak, pozak eta desioak. Eta ezin zaizkigula igarri, ezin dugula nabarmenak izan. Arraroak garela, desio desordenatuak ditugula eta oker gabiltzala ere esaten digute. Esaten digute burua galduko dutela, ezin dutela gu gabe bizi. Eta orduan, bortxatzen gaituzte, zapaltzen gaituzte eta, bai, hil egiten gaituzte. Esaten digute elkarrenganako lehian gabiltzala, baina gure suak aspaldi elkartu ziren eta su bizi bizia sortzen dugu elkarrekin. Hemen gaude! Indartsu gaude! Elkartuta gaude!

ETA BORROKAN JARRAITUKO DUGU, BORROKAN JARRAITUKO DUGU!"

Zarauzko Talde Feminista

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina