indarkeria etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
indarkeria etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2022/07/19

Uda Ikastaroa. DONOSTIA, IRAILAREN 12-13AN / CURSO DE VERANO. DONOSTIA SEPTIEMBRE 12-13





Irailaren 12 eta 13rako Donostiako Miramar Jauregian antolatutako Udako Ikastaroaren berri.

Jarduera honen bitartez, topagunea sortu nahi dugu, Istanbulgo Hitzarmenean ezarritako parametroak kontuan hartuta, ordenamendu juridikoak eta eragile juridikoek emakumearen aurkako indarkeriaren kontrako borrokan dituzten erronkei buruz ikasteko, eztabaidatzeko eta ekarpenak egiteko. Ikastaroan parte hartzeko bi aukera izango dituzu, online edo aurrez aurre.

Bertan izango dira: Mª Victoria Rosell, Patxi Etxeberria Guridi, Yolanda Gamarra Chopo, Margarita Miñarro Yanini, Magaly Thill, Paz Lloria García, Patricia Faraldo Cabana, Elena Larrauri Pijoan, Auxiliadora Díaz Velázquez, Teresa Peramato Martín, Esther Pillado González, Leticia Badiola Pérez, Juan Jossé López Ossorio, Javier Óscar Fernández Cucó, y Ana Eugenia Abásolo Tellería.

Informazio gehiago eta matrikula:

https://www.uik.eus/eu/jarduera/violencia-mujer-retos-desafios-torno-al-convenio-estambul

-----

Información del Curso de Verano "Violencia sobre la mujer: retos y desafíos en torno al Convenio de Estambul" los días 12 y 13 de septiembre, en el Palacio Miramar de Donostia.

La actividad pretende generar encuentro para aprender, debatir y aportar sobre los retos a los que se enfrenta el ordenamiento jurídico así como las y los operadores jurídicos en la lucha contra la violencia sobre la mujer, teniendo en cuenta los parámetros establecidos por el Convenio de Estambul. Existen dos posibilidades de participar en el curso, de modo online o presencial.

Contaremos con la presencia de: Mª Victoria Rosell, Patxi Etxeberria Guridi, Yolanda Gamarra Chopo, Margarita Miñarro Yanini, Magaly Thill, Paz Lloria García, Patricia Faraldo Cabana, Elena Larrauri Pijoan, Auxiliadora Díaz Velázquez, Teresa Peramato Martín, Esther Pillado González, Leticia Badiola Pérez, Juan Jossé López Ossorio, Javier Óscar Fernández Cucó, eta Ana Eugenia Abásolo Tellería.

Más información y matrícula:

https://www.uik.eus/eu/jarduera/violencia-mujer-retos-desafios-torno-al-convenio-estambul

2018/11/30

Azaroak 25, "Borrokan jarraituko dugu" - Zarauzko Talde Feminista



"Esnatu zara, irratian hitz gogorrak beste emakume* bat eraila izan da Euskal Herrian. Hasperen bat eta etsipena. Amorruak, ordea, gosariak beste iraun dizu. Beste bat ahanzturara. Horrelako 9 izan dira aurten. Bederatzi emakume* hil dituzte Euskal Herrian, bederatzi!  

- Florentina eta Maria Jose ama-alabak labankadaz hil zituen senar eta aita zenak.
- Roxane bere bikotekide ohiak autoz harrapatu zuen, errepide bazterrean aurkitu zuten hilda.
- Rejane Delattre senarrak hil zuen tiroz.
- Sophia Lösche kamioilari bat hartu zuen sorterrian autoestop egiten ari zela. Bortxaz hilda aurkitu zuten gasolindegi batean.
- Natalia Balyuk senarrak hil zuen.
- Beste emakume baten gorpua ere aurkitu zuten, bere 17 urteko semea atxilotu zuten, baina aske utzi zuten gero. Prokuradorearen ustez ez zegoen nahikoa zantzu.
- Maguette Mbeugou senarrak labankada hil zuen. 2 eta 4 urteko alabak zituzten.
- Yolanda Jaen Gomez senarrak hil zuen, etxean giltzapetu eta etxeari su emanda.

Bai, hil egiten gaituzte, bortxatzen eta zapaltzen gaituzte. Esaten digute gezurretan gabiltzala, esaten digute ez pasatzeko, geratzeko, isiltzeko eta uzkurtzeko. Esaten digute titi puntak igartzen zaizkigula eta igartzen zaizkigula penak, haserreak, pozak eta desioak. Eta ezin zaizkigula igarri, ezin dugula nabarmenak izan. Arraroak garela, desio desordenatuak ditugula eta oker gabiltzala ere esaten digute. Esaten digute burua galduko dutela, ezin dutela gu gabe bizi. Eta orduan, bortxatzen gaituzte, zapaltzen gaituzte eta, bai, hil egiten gaituzte. Esaten digute elkarrenganako lehian gabiltzala, baina gure suak aspaldi elkartu ziren eta su bizi bizia sortzen dugu elkarrekin. Hemen gaude! Indartsu gaude! Elkartuta gaude!

ETA BORROKAN JARRAITUKO DUGU, BORROKAN JARRAITUKO DUGU!"

Zarauzko Talde Feminista