2019/04/16

EMAKUME ETA GIZONEN BERDINTASUNAREN GAINEKO MASTERREKO AURREMATRIKULA EPEA ZABALIK

2018ko Berdintasunerako Emakundek sarituetako bat UPV-EHU-ko Emakume eta Gizonen Berdintasunaren gaineko masterra izan da.

  • Berdintasuneko eta emakumeen kontrako indarkerian esku hartzeko politiken eremuan goi-prestakuntzako profesionalizazioari egiten dion ekarpena azpimarratu du epaimahaiak.
  • Euskaditik kanpora eta Euskadin bertan berdintasun-politiken arloan gizarte-erreferente bilakatu dela nabarmendu du baita ere.

 

Berdintasunerako Emakunde Saria, azken edizioan, honako hauek eskuratu dute: UPV/EHUko Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasuna: Berdintasunaren Eragileak Masterrak eta Deustuko Unibertsitateko Emakumeen Kontrako Indarkerian Esku hartzeko Masterrak, 2001ean eta 2003an sortutakoak, hurrenez hurren. Epaimahaiak nabarmendu du gaur egun berdintasun-politiketan lan egiten dutenek, master horien bidez, beren lana goi-mailako prestakuntzarekin bete dezaketela eta beren jardueran beharrezko genero-ikuspegia sar dezaketela. Bi master horietako arduradunek saria Lehendakariaren eskutik jasoko dute, apirilaren erdialdean.

 

UPV-EHUko Berdintasunaren masterra 2001ean sortu zen eta, harrezkero, erreferente akademikoa da gaian, eta disziplinarteko prestakuntza teoriko eta praktiko zabala du, ikuspegi feministatik. Bereziki sakontzen du berdintasun-politiketan, eta, horretarako, erakunde-eremuan erabiltzen diren tresnak eta neurri zehatzak ematen ditu ezagutzera. Halaber, erakunde publiko edo pribatuetan berdintasun-agente diren edo izateko aukera edukiko duten ikasleek prestakuntza hobea izateko zeharkako beste gaikuntza batzuk eskaintzen ditu. Gainera, master horren esparruan emakume eta gizonen berdintasunaren aldeko lanean inplikatuta dauden pertsonen sarea sortu da.

 

Euskal Herriko Unibertsitateko Emakume eta Gizonen Berdintasun Masterrean aurrematrikula egiteko epea ireki da honez gero.
Hemen  informazioa: https://www.ehu.eus/eu/web/berdintasunmaster/berdintasun-masterra


Ya está abierta la preinscripción para el Master de Igualdad de Mujeres y Hombres de la Universidad del País Vasco.
Más información  aquí: https://www.ehu.eus/es/web/berdintasunmaster