2019/03/15

"Emakumeak Protagonista"

Datorren asteazkenean, martxoak 20,  “Emakumeak Protagonista” saioen beste ekimen bat izango dugu Kulturaten.

 

Virginia Imaz izango dugu protagonista. Klown bezala egiten duen lanagatik aski ezaguna da.  Artista eta feminista bezala bere ibilbidea eta hausnarketak gertutik ezagutzeko aukera aparta izango dugu .

Dorleta Kortazar  ipuin kontalariak, ondo ezagutzen du Virginia eta beraien arteko solasaldia interesgarria eta jostagarria izango da.

 

Gerturatu eta gozatu elkarrizketa saio goxo honetaz!

 

 

Kaixo lagun!

 

Este miércoles 20 de marzo tendremos la oportunidad de celebrar otro encuentro de “Emakumeak Protagonista” en Kulturate.

 

En esta ocasión Virginia Imaz será la protagonista, conocida por el gran trabajo realizado como Clown.  Dorleta Kortazar, conoce muy bien a Virginia y gracias a ella podremos saber más sobre el recorrido y reflexiones de esta artista y feminista.  

 

¡ Anímate a participar y a disfrutar de esta entrevista!

 

Emakume Txokoa

Jose Luis Iñarra Abade Jauna Pasealekua, 10 (20500 ARRASATE)

Tel: 943 79 41 39

e-posta: emakumetxokoa@arrasate.eus

Descripción: http://www.arrasate.eus/eu/images/udala_irudiak/sin_mail

"Kongoko Emakumeak" Erakusketa - ISABEL MUÑOZ- Exposición "Mujeres del Congo"

2019/03/12

AmaKume Elkartearen Aurkezpena-Presentación de la Asociación AmaKume

AmaKume Elkartearen Aurkezpena

Martxoaren 22an 18:00etan Marienean.

Etorri ezagutzera!

-------------------------------------------------

Presentación de la Asociación AmaKume

22 de marzo a las 18:00 en Marienea.

Ver a conocerla!

Apuntatu / Apúntate

 

https://www.eventbrite.es/e/entradas-presentacion-amakume-elkartea-57622646888

 

2019/03/08

Egun berezian, martxoak zortzian #M8


Greba Feminista

Greba feministak badu musika banda  (Naiz-en bidez)

«Egun berezian,
martxoak zortzian,
aire zabala dator
ukabil itxian

Kale eta plaza
berriztu arnasa,
antolatu gaitezen
aske, gure kasa.

Lantoki, eskola,
borborka odola.
pauso irmoan dator
gure zirimola.

Ez isildu, esan!
Errebelde izan!
Bizitzak erdigunea
behingoan har dezan.

zartagin, lapiko,
guztion neurriko.
Gehiegizko lan kargak
ez gaitzala ito.

Zaintza partekatu,
ardurak banatu,
feminismoak denok
askatuko gaitu.

Maitatu laguna,
ondoan duzuna,
elkarrekikoa da
erantzukizuna.

Barrenera adi,
laztan bat opari,
denbora zor diogu
geure buruari.

Amama, alaba,
guztiok grebara!
Pankartaren atzean
elkartuko gara!

Amantala eskegi
ta kalera segi,
asko batuta ere
ez gara gehiegi.

Praktika eredu,
bidean gaude gu.
iraultza egunero
egin dezakegu.

Holan daude gauzak,
borrokaren kausak,
Ez dira alperrik lehengo
sorginen errautsak

Praktika eredu,
bidean gaude gu
iraultza egunero
egin dezakegu.

Holan daude gauzak,
borrokaren kausak,
Ez dira alperrik lehengo
sorginen errautsak

2019/03/05

GUZTIOK gara eder-TODAS somos bellas

 

MARKAK. AURREIRITZIRIK GABEKO BENETAKO GORPUTZAK

Egilea: Amaia Aparicio

Datak: martxoaren 4tik apirilaren 30era

GUZTIOK gara eder, geure ezaugarri, argaltasun, gehiegizko pisu, orbain eta zimurrak gorabehera. Gure gorputza polita da, 90-60-90 estereotipo hori eta aurreiritziak albo batera utzita.

 

-----------------------------------------------------

MARCAS. CUERPOS REALES SIN PREJUICIOS

Autoría: Amaia Aparicio

Fechas: del 4 de marzo al 30 de abril

TODAS somos bellas dentro de nuestras MARCAS, delgadez, sobrepeso, cicatrices, arrugas… Nuestro cuerpo es bello, fuera de ese 90-60-90, de los estereotipos y prejuicios.