2024/02/26

BERDINTZEN bilduma: ikerketen aurkezpen-ekitaldirako gonbidapena

 

 

 

 

Gogoratu gaur bukatzen dela epea izena emateko, ostegun honetan egingo dugun BERDINTZEN beka-deialdiaren aurkezpen-ekitaldia jarraitu ahal izateko, aurrez aurre edo on-line. Guztira bost ikerketa lan aurkeztuko ditugu, mintegi formatuan, otsailaren 29an 10:00etatik 14:00etara, Eusko Jaurlaritzako EUSKALDUN BERRIA aretoan (Gasteiz, Lakua).

 

IZENA EMATEKO galdetegi labur hau bete, mesedez: https://forms.office.com/e/UiqRijStV4

 

Saioa on-line jarraituko duzuenoi, bihar iritsiko zaizue gonbidapena saioa Teams bidez jarraitu ahal izateko saioa.

 

 

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak lan-ildo bat ireki zuen aurreko legealdian, hizkuntza eta generoaren arteko loturak eta elkar osagarritasuna bilatu nahirik. Hortik sortu dira proiektu ezberdinak, besteak beste, BERDINTZEN beka-deialdia. BERDINTZEN beka-deialdiaren helburua euskara eta genero berdintasunari buruzko ikerlanak sustatzea da.

BERDINTZEN beka-deialdiaren emaitza dira argitaratu berri eta aurkeztuko ditugun honako bost ikerketa-lan hauek:

 

-          Emakumeak, hezkuntza eta euskara gerraosteko Bizkaian. Istorio bat, protagonista batzuen hitzetan. Ainara Martínez Matía

 

-          Xuka eta noka, Ipar eta Hego: emakumeekin solasean. Uxoa Elustondo Arzallus eta Irantzu Epelde Zendoia

 

-          Sukaldetik agorara, Benita Gorostizu Imaz «emakumeak lurralde ilunetik» irteten. Elixabete Perez Gaztelu eta Leyre Arrieta Alberdi

 

-          Euskararen ARritmia. Zumarragako ospitalean euskararen eta generoaren analisi bateratua. Miren Mujika Garate

 

-          Hizkuntza, generoa eta kirola. Euskararen erabilera eta genero-irudikapena herri mailako lasterketetan (1990-2021). Alazne Mujika Alberdi

 

Ikerketa hauen zabalkundean bidea egingo badugu ere, gure gogoa izan da aurren-aurrenetik bost lan hauek mintegi baten bidez zabalduz gogoeta piztea.

 

Horregatik gonbidatu nahi zaitut mintegi honetara:

 

NOIZ: 2024ko otsailaren 29an, 10:00etatik 14:00etara

NON: Eusko Jaurlaritzako EUSKALDUN BERRIA Aretoan (Lakua)

 

Saioa hasi aurretik (09:45etatik-10:00etara) aurkeztuko diren liburuak banatuko dira.

Atsedenaldian luntxa eskainiko da.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

2024/02/22

Bizkaiko Aldizkari Ofizialean. Berdintasun teknikari lan-poltsako oinarriak

 

2024ko otsailaren 22an Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu dira Ondarroako Berdintasun Teknikari lan-poltsa sortzeko deialdia eta oinarriak. Prozeduran parte hartu nahi dutenek otsailaren 23tik martxoaren 7ra bitartean egin beharko dute izen ematea, biak barne.