2022/02/28

HAZIAK - sarrera / entrada. Teatro Principal en Donostia. Mujeres Pioneras que sembrarono la Igualdad en la Política Vasca.

 

Martxoaren 7an 18.30etan politikan aitzindari izan diren emakumeen elkarrizketen dokumentala proiektatuko dute Antzoki Zaharrean, Donostian eta gero Juan Carlos Etxeberria kazetariak zuzenduko duen solasaldia izango da,

 Muchas son las mujeres que han dado un paso adelante tomando la decisión de servir a favor de la institucionalización de nuestro país, el autogobierno y el desarrollo de las políticas públicas en el impulso a la igualdad. Sin embargo, fueron pocas las primeras en sembrar en aquel desierto. 

Ekitaldia irekia izango da, izena eman behar da,

Consigue tu entrada:

https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/berdintasuna/haziak

https://www.gipuzkoa.eus/es/web/berdintasuna/haziak  

  

Gonbidapena Haziak

Eman izena

FacebookInstagramTwitterYoutube

Gipuzkoa Etorkizuna Orain

2022/02/25

Emanaldi honekin biltzen den dirua Minbiziaren aurkako Izan Iñurri elkartearentzat izango da.


 TABUEN KUTXATIK OHOLTZARA

Bertso saio solidario musikatua

Bertsolariak

Alaia Martin, Oihana Iguaran, Maider Arregi eta Onintza Enbeita

Gai-jartzailea: Amaia Agirre

Musikariak: Eneko Sierra eta Beñat Antxustegi

Izan Inurri elkartearen eskutik, minbizia modu batera edo bestera jasatea tokatu zaienei laguntzeko eta gizartea sentsibilizatzeko “Tabuen Kutxatik Oholtzara” proiektu solidarioa martxan jarri dugu, gertutik bizitako esperientzien harira. 

 Gaur egun gizartearen ahotan eta mediatikoki hain ezaguna den gaixotasun honen atzean, orokorrean uste dena baino mundu zabalagoa dagoela ikusarazi nahi dugu, gaixotasunak inposatzen duen isiltasuna hautsiz, mamuak zokoratuz eta tabu diren gaiak azaleratuz. Minbiziari besarkada potolo bat eman nahiko genioke.

Bularreko minbiziari lotutako estereotipoak gainditzeko ekarpen xume bat egin nahi genuke, gure esperientzia, ahotsa eta gorputza plazaratuz; bide batez esanda urteetan ukatu zaion presentzia eta espazioa eskainiz, eta sortzen dituen emozioak azaleraziz; batzutan serio, bestetan umorez, minbizitik biziminera.

Emanaldi honekin biltzen den dirua Minbiziaren aurkako Izan Iñurri elkartearentzat izango da.

SARREREN SALMENTA

  • Online: sarrerak.errenteria.eus

  • Lekuona Fabrikan (astelehenetik ostiralera 09:00 – 20:00 / larunbatak 09:00 – 14:30)

  • Ikuskizunaren egunean, leihatilan ordubete lehenago, beti ere sarrerak agortu ez badira

DATU OROKORRAK:

– HIZKUNTZA: euskara

– PUBLIKOA: heldua

2022/02/17

Otsailak 19 Febrero-11:00-Etxe handiago bat behar dugu-Necesitamos una Casa más grande. Donostian.

Hilabete honetako elkarretaratzearen data hurbiltzen ari da!!! Otsailaren 19an 11:00etan Boulevarrean egongo gara denontzat erdiguneko eta tamaina handiagoko Etxea aldarrikatzeko xedearekin. Hau azken-aurrekoa izango dela gogoan izan (azkenekoa martxoaren 19an izango baita adostu genuen bezala) eta baita hortik aurrera kanpainak forma desberdin batzuk hartuko dituela ere. Beraz, bi larunbat gelditzen dira ekintza honen bidez denok elkarrekin Etxeko beharra erakutsi dezagun. Etorri!!!

...............................................

¡¡Ya se acerca la fecha de la concentración de este mes!! Os recordamos que el 19 de febrero a las 11:00 estaremos en el Boulevard para reivindicar una Casa céntrica y espaciosa para todas. Recuerda que esta es la penúltima concentración que haremos (la última será el 19 de marzo tal y como acordamos) y que a partir de esa fecha la campaña tomará otras formas, con lo que nos quedan dos sábados para visibilizar a través de esta acción la necesidad de un equipamiento digno para nosotras, así que: ven!!!

2022/02/16

AnitzEra DESIRA TAILERRAK Sra Polaroiskarekin / TALLERES DEL DESEO AnitzEra con Sra Polaroiska

AnitzEra DESIRA TAILERRAK Sra Polaroiskarekin Sra Polaroiska | Karraskan

Pertsona orok barruan duen artea eta artista erabiliko ditugu, desira eta aniztasun sexualari buruzko proiektu pertsonalak eta taldekoak garatzeko. Sentsazioak eta materialak aztertuko ditugu, irudimenari hegan egiten uzteko eta askatasunean adierazteko.
Otsailaren 24an, 19:00etan.

Izen-ematea: 946124106

TALLERES DEL DESEO AnitzEra con Sra Polaroiska Sra Polaroiska | Karraskan

Recurriremos al arte y a la artista que toda persona tiene dentro para desarrollar proyectos personales y grupales sobre el deseo y la diversidad sexual. Exploraremos las sensaciones y los materiales para dejar volar la imaginación y expresarnos en libertad.

24 de febrero a las 19:00h

Inscripción: 946124106

 

 

 

2022/02/11

Donostiako Emakumeen Etxea.-Etxe handiago bat lortzeko zu ere behar zaitugu!Contigo conseguiremos una Casa más grande!

[eus]

2021eko urriaren 16an atera ginen lehen aldiz kaleetara, erdigunean dagoen Etxe duin eta handiago bat aldarrikatzeko. Hemen garatzen diren jarduerak baldintza egokietan egiteko aukerak betetzen dituen etxe bat.

 

Datorren larunbatean, otsailaren 19an, Boulevardeko kioskoaren ondoan elkartuko gara berriz ere, Emakumeen Etxerako egoitza berri bat lortzeko premia aldarrikatzeko.

 

Abisatu  ezagun guztiei, hitz egin zure whatsapp-eko talde guztietan eta zabaldu zure sare sozialetan;

 

Otsailaren 19an, 11: 00etan, Boulevardean aurkituko gara!!

 

Eta oraingoan ere, Etxeko talde baten emanaldiaz gozatu ahalko dugu berriro!!!

 

Jarrai itzazu Emakumeen Etxeko sare sozialak jarduera guztien berri izateko!

 

Facebook: https://www.facebook.com/donostiakoemakumeenetxea/

 

Instagram:  https://www.instagram.com/donostiakoemakumeenetxea/

 

Twitter: https://twitter.com/dssemakumeenetx



-----------------------------------------------------------------------

[cas]

 

El 16 de octubre de 2021  salimos por primera vez a las calles para reivindicar una casa digna, grande y céntrica.  Una casa que cumpla con las necesidades y los requisitos para que las actividades que aquí se desarrollan, se realicen en las condiciones apropiadas.

 

El próximo sábado, día 19 de Febrero, volveremos a encontrarnos al lado del kiosko del Boulevard, para volver a reivindicar, con más fuerza si cabe, la inminente necesidad de conseguir una nueva sede para la Casa de las Mujeres. 

 

Avisa a todas tus conocidas, coméntalo en todos tus grupos de whatsapp y difúndelo en tus redes sociales; 

¡¡el DIA 19 DE FEBRERO TENEMOS UNA CITA A LAS 11:00H EN EL BOULEVARD!!

 

Y esta vez, además, ¡¡ volveremos a disfrutar de la actuación sorpresa de uno de los grupos de la Casa!!!

 

Sigue las redes sociales de la Casa de las Mujeres para estar al día de todas las actividades!

 

Facebook: https://www.facebook.com/donostiakoemakumeenetxea/

 

Instagram:  https://www.instagram.com/donostiakoemakumeenetxea/

 

Twitter: https://twitter.com/dssemakumeenetx

____________________________________________________

BOZERAMAILEAK, JENDE AURREAN HITZ EGITEKO IKASTAROA. BASAURIN

BOZERAMAILEAK: JENDE AURREAN HITZ EGITEKO IKASTAROA

Euskaraz

Prestatzailea: Idoia Eizmendi

Datak: otsailaren 18an eta 19an (ostirala eta larunbata)

Ordutegia: ostiralean, 17:00-20:00

                   larunbatean 10:00-14:00

Matrikula: 5 €

Funtsezkoa da gure ideiak komunikatzea: edozein sentsibilizazio-kanpainak zentzua hartzen du zabalkunde ona egin, eta diskurtso ulergarria baliatuz gero. Ikastaro honetan, gure ideiak antolatzen eta jendaurrean hitz egiteko zenbait teknika erabiltzen ikasiko dugu, komunikabideen aurrean bozeramaile aritzeko autokonfiantza areagotzeko.

Izena-eman: 946124100 marienea@basauri.eus

https://sv032.basauri.net/cursos/marienea/detalle-curso-eu.php?idcurso=605