2022/02/25

Emanaldi honekin biltzen den dirua Minbiziaren aurkako Izan Iñurri elkartearentzat izango da.


 TABUEN KUTXATIK OHOLTZARA

Bertso saio solidario musikatua

Bertsolariak

Alaia Martin, Oihana Iguaran, Maider Arregi eta Onintza Enbeita

Gai-jartzailea: Amaia Agirre

Musikariak: Eneko Sierra eta Beñat Antxustegi

Izan Inurri elkartearen eskutik, minbizia modu batera edo bestera jasatea tokatu zaienei laguntzeko eta gizartea sentsibilizatzeko “Tabuen Kutxatik Oholtzara” proiektu solidarioa martxan jarri dugu, gertutik bizitako esperientzien harira. 

 Gaur egun gizartearen ahotan eta mediatikoki hain ezaguna den gaixotasun honen atzean, orokorrean uste dena baino mundu zabalagoa dagoela ikusarazi nahi dugu, gaixotasunak inposatzen duen isiltasuna hautsiz, mamuak zokoratuz eta tabu diren gaiak azaleratuz. Minbiziari besarkada potolo bat eman nahiko genioke.

Bularreko minbiziari lotutako estereotipoak gainditzeko ekarpen xume bat egin nahi genuke, gure esperientzia, ahotsa eta gorputza plazaratuz; bide batez esanda urteetan ukatu zaion presentzia eta espazioa eskainiz, eta sortzen dituen emozioak azaleraziz; batzutan serio, bestetan umorez, minbizitik biziminera.

Emanaldi honekin biltzen den dirua Minbiziaren aurkako Izan Iñurri elkartearentzat izango da.

SARREREN SALMENTA

  • Online: sarrerak.errenteria.eus

  • Lekuona Fabrikan (astelehenetik ostiralera 09:00 – 20:00 / larunbatak 09:00 – 14:30)

  • Ikuskizunaren egunean, leihatilan ordubete lehenago, beti ere sarrerak agortu ez badira

DATU OROKORRAK:

– HIZKUNTZA: euskara

– PUBLIKOA: heldua

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina