2022/03/01

Vitoria-Gasteizko Udala

 

 

									Vitoria-Gasteizko Udala

  Vitoria-Gasteizko Udala

 

8M2022


Gaztelanieraz sarbidea

2022ko otsailaren 28an, astelehena

Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna

Emakumeen Etxean egunero M8

Douhaibi Arrazola

Hitzaldia: 'Geografías del racismo de estado'

Ainhoa Nadia Douhaibi Arrazolak Estatuak eta bere erakundeek arrazismoa betikotzeko erabiltzen dituzten mekanismoei buruz hitz egingo digu.

Ikastaroa: 'Nahi duguna izango gara'

Zure sorkuntza-gaitasunetik abiatuta, aire-aire emango diogu zure esanari, zure izanari eta nahi duguna izaten lortuko dugu. 9 eta 12 urte bitarteko neskentzat!

lobos3

3ren artean Zineforuma: 'Los lobos'

Film honen bidez Mexikotik Alburquequera bizitza hobe baten bila amarekin batera bidaiatuko duten zortzi eta bost urteko bi haurren istorioa ezagutuko dugu.

Lantegia: 'Begira zer iritsi zaidan! Sare sozialak eta indarkeria matxista'

Lantegi honetan sare sozialak eta beste plataforma digital batzuk gaizki erabiltzeak ziberjazarpen eta indarkeria matxistei buruz hausnartuko dugu. 14 eta 18 urte arteko gazteentzat

Ikastaroa: 'Euskal dantzatik feminismora'

Karla Agirre Aranburuk eta Amaia Marin Zabalak tradizioaren eta feminismoaren arteko adiskidetza-prozesuan eta bidean lehen urratsak ematen lagunduko digute, baita oztopoak gainditzen ere.

Lantegia: 'Autodefentsa Feminista' (hastapena)

Autodefentsa feminista oinarri hartuta, taldean lan egingo dugu indarkeria-egoerak eta eraso motak identifikatzen ikasteko. Tailerra emakume gisa bizi ditugun indarkeria-esperientziak partekatzeko gunea izango da, elkarri entzuteko eta beldurrei eta emozioei buruz hitz egiteko lekua eta unea.

Herri Handiaren hitzaldia 'Feminismos en Centroamérica: disputas por el derecho al cuerpo-territorio'

Hitzaldi honetan Morena Herrerak Erdialdeko Amerikako mugimendu feministek emakumeen nahiz sexu- eta genero-disidenteen eskubideak nola bultzatzen dituzten azalduko digu.

null

'[U]More txarrak' bakarrizketak

Belén Nevado, Getari Etxegarai, Irantzu Varela, Beatriz Egizabal, Elsa Ruiz eta Aitziber Garmendia artisten umoreari esker zisheteroarau maskulinotik askatuko gara, tarte batez bada ere. Euskaraz eta gaztelaniaz.

Desirak plazara

null

Topaketa IKUSGUNErekin

IKUSGUNE, LGTBI+fobiaren aurkako behatokiak, topaketa bat antolatu du azken urtean gure udalerrian sexu-orientazioagatik eta genero-identitateagatik izandako erasoen gorakadari buruz hitz egiteko. (Martxoak 10, Simone de Beauvoir).

Maskara, koadrila eta ezpain-margoa

Gazteria Zerbitzuak pandemiak LGTBI+ gazteengan duen eraginari buruzko txostena argitaratu du. Analisiak familia-harremanak eta harreman sexoafektiboak, aisialdia, hezkuntza eta prestakuntza, kultura, espazio publikoa, lan-bizitza, osasuna eta kirola jorratzen ditu.

Gainera...

Emakumeen Etxeko agenda feminista zure mugikorrean

Emakumeen Etxeko proposamenen berri izan nahi baduzu, Telegram edo Whatsappen gure zabalkunde-zerrendan alta eman dezakezu.

null

Bideoteka: azken hitzaldiak ikusgai

Jabetze Feministarako Eskolako azken hitzaldiak galdu bazenituen, hemen aurkituko dituzu guztiak.

 

 

 

 

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina