2022/03/28

Berdintasunerako Zerbitzuaren aldizkaria - Apirilak 2022

									Vitoria-Gasteizko Udala

  Vitoria-Gasteizko Udala

 

Siluetak


Gaztelanieraz sarbidea

2022ko martxoaren 24an, osteguna

Berdintasunerako Zerbitzuaren aldizkaria - Apirilak 2022

Jabetze Feministarako Eskola

null

#FeminismoanItzel: 'Mari eta gaileta fabrika'

Berdintasunaz eta parekidetasunaz, 8-14 urte bitarteko umeei zuzendutako antzezlan honetan.

kasilda 2

Antzezlana: "Kasilda, bukatzen ez den sua"

Kasilda Hernáez Vargas emakume iraultzaile euskaldunaren bizipenetatik bidaiatuko dugu, borroka sentimendu hori jarraitzera bultzatu zuen hori bilatzeko.

null

Hitzaldia: "Feminismos e interseccionalidad en la lucha juvenil contra el cambio climático. Hablemos de Fridays For Future."

Inor atzean utziko ez duen justizia klimatikoaren etorkizuna planteatzeko mugimenduaren zeregin eta ikuspegiei buruz hitz egingo dugu.

Herri Handi Hitzaldia: "Acompañamiento feminista en el aborto: una apuesta de resistencia, cuidados colectivos y autonomía"

Praktika kolektibo horren esanahia eta eragina aztertuko dugu, zerk ahalbidetzen duen eta zein den laguntzaileen ekarpena abortuaren despenalizaziorako eta desklandestinizaziorako.

Topagune eta baliabide berriak Emakumeen Etxean

Jatorrianitzak

Jatorri anitzeko emakumeen bilgunea

18 urtetik gorako jatorri anitzeko emakumeei zuzendutako Emakumeen Etxeko Topagunea. Apirilaren 7an, ostegunean, hasiko gara, 17:30etik 19:30era.

Almanake morea

Gure hirian euskaraz antolatzen diren jarduera feminista guztien berri izan nahi duzu? Martxan da gasteizen feminismoa eta euskara zabaltzeko ekimena.

Solasaldi Feministak

Gaurkotasuneko gaiak jorratzen ditugu, agenda feministetan eta gizarteko eztabaidetan agertzen direnak. Apirilaren 5eko mintzagaia zuen proposamenen arabera erabakiko dugu. Bidali proposamenak izena emateko mezuarekin batera!

erlojuak

Kanbalatxe feminista

Abian da bizipenak, trebetasunak eta ezagutzak trukatzeko denboraren banku feminista. Ekonomia feministaren ikuspegian oinarritutako ekimena.

Desirak Plazara

Fourniqueer

Fourniqueer

Harrikada elkarteak karta-sorta bat argitaratu berri du, ikuspegi transfeminista batetik abiatuta karta tradizionalak berrinterpretatzen dituena. Karta-joko honek sexu- eta genero-identitate disidenteak eta ez-hegemonikoak diren estetikak eta gorputzak irudikatzen —eta aldarrikatzen— ditu. Info gehiago, Instagramen (@fourniqueer) edo honako helbide honetara idatziz: transtehartzen@protonmail.com.

Trans

[No] som_s bich_s rar_os

Igaro Trans* elkarteak erakusketa bat antolatu du, trans* kolektiboaren ikusgarritasunaren aldeko borrokan laguntzeko. Bederatzi argazki eta bideo poema-bilduma bat ditu. Hauek guztiak elkartearen webgunean ikusgai egongo dira , martxoaren 29an, 18:30ean, Emakumeen Etxean aurkeztu ondoren. Erakusketa apirilaren 13ra arte egongo da ikusgai.

Elkargunea

Datorren martxoaren 29ko Berdintasun Elkargunean parte hartu

Besteak beste, Gasteizko Genero Berdintasunerako Plan berria egiteko prozesuaren barruko hausnarketa-ariketa parte-hartzaile bat egitea aurreikusten da. 18:00etan izango da Simone de Beuavoirren. Izena ematea beharrezkoa da.


©Vitoria-Gasteizko Udala


informacion@vitoria-gasteiz.org

 

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina