2022/03/14

lan poltsa deialdia Emun Aholkularitza lantalderako

Genero berdintasun lantaldea sendotzeko lan poltsa zabaldu dugu

 

 

Genero berdintasun planen diseinuan eta inplementazioan, kontziliazio planetan eta sentsibilizazioa lantzeko proiektuetan lan egingo duten pertsonen bila dihardugu

 

 

Sartu zure CVa gure webguneko Gurekin lan egin nahi duzu? atalean. 

 

Gutxieneko baldintzak: unibertsitate ikasketak izatea, B1 gidabaimena edukitzea eta euskara maila altua (gutxienez EGA edo baliokidea) izatea. 

 

Baloratuko direnak: genero berdintasun prozesuetan esperientzia, harremanetarako gaitasuna, taldean lan egiteko gogoa, koordinaziorako gaitasuna, taldeen dinamizazioan eta proiektuen kudeaketan esperientzia eta Genero berdintasun masterra (edo baliokidea) eginda (edo egiten) izatea. 

 

 

Ezagutu Genero berdintasun taldearen lana

 

 

 

Zer da Emun? 

 

Gai sozialak kudeatzen laguntzen duen aholkularitza gara, euskarak eta berrikuntza sozialak bat egiten duten tokietan lan egiten duen kooperatiba. 

 

 

ZERBITZUAK TALDEA - GUREKIN LAN EGIN NAHI DUZU?

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina