2019/01/25

Berdintasunerako Zerbitzuaren aldizkaria, 72.zb Gasteizko Udala

Musika eta dantza laborategia
Musika laborategia
HARA! 14-20 urte dauzkazu eta Indarkeria matxistari aurre egin nahi diozula? Gustatzen zaizkigun dantza eta musika motak eta erreferenteak aztertuko ditugu. Hiru lantegi desberdin aukeratzeko daude. Bakar batean, bitan edo hiruretan har dezakezu parte.

Adi elkarteak!

Diru-laguntzak eus.
Proiektuak aurkezteko epea otsailaren 18an bukatuko da.

Jabetze Eskolako hurrengo jarduerak

Ana Marcela Montaranorekin, legelaria, feminista eta Costa Ricako gizarte-aktibista. 'Una mirada al feminismo decolonial en América Latina' liburuaren egilea.
Gracia Trujilloren eskutik. Lantegi misto honetan gai nagusiak ikusiko ditugu; hala nola, lagundutako ugalketako tekniketara (ez) jotzea, lege-aldaketek seme-alabatasunean izan duten eragina edo biologia ahaidetasuna ezartzeko funtsezko lokarritzat jotzearen gorabeherak.
Gaur egungo egoeraren gaineko begirada kritikoa abiapuntu, gizartearen eraldaketa indibidual eta kolektiboa lortzeko aukerak eraikiko ditugu elkarrekin, Desazkundeko Feminismoen taldearen laguntzaz.
Ikastaro honetan, emakumeen jakintzak, ezagutzak eta sentipenak partekatuko ditugu, jolastuz, parte hartuz eta hausnartuz. Susana Leyton Camardellirekin.
Arabako SEADen (Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren) Lagunen Elkarteak eta SEBNren aldeko Euskadiko Sareak Eskolak lehenengo urtean egin duen prozesuaren lorpenak eta erronkak erakutsiko dizkigute. Sarrera doan lekua bete arte.

#FeminismoanItzel. Haurrentzako eta gazteentzako jarduerak

Rocka gustatzen zaizu? Neska rockzaleak ezagutzeko gogoa daukazu? Zatoz entzutera, ikustera eta sortzera. "Do it yourself" lelotik abiatuta editatuko dugun fanzine batean islatuko da guztia. Zatoz dibertitzera! 13 eta 17 urte bitarteko neskentzat.
Kapoeira dantza afrobrasildarra da, askotariko mugimenduak dauzka eta borobilean jarrita aritzen da. Trabatzailea, Sabine Radhe, Foca, da. Lantegia 10 eta 13 urte bitarteko neskei zuzenduta dago.
10 eta 16 urte bitarteko haur eta gazteei zuzendua. Gure gizartean aurki ditzakegun askotariko errealitate afektibo-sexualak eta horien kontzeptu giltzarrien esanahiak ezagutaraztea da lantegi honen xedea.

Bideo berriak!

Alardeak: Ukatutako plazara
Hizlariak dira Maite Asensio eta Arantxa Iraola, kazetariak eta "Alardeak: ukatutako plazara" liburuaren egileak.

Gainera...

Erakusketak, Mugarik Gabe-k antolatuta, indarkeria matxistako egoeren ondoren bizirik atera diren 28 emakumeen istorioak jasotzen ditu. Ikuskizunak Hortzmuga Teatroa-k egingo du.
Scholastique Mukasonga idazle ruandarraren "La mujer de los pies desnudos" liburuaren aurkezpena eta banaketa, Sonia Fernández Quincocesen eskutik. Doako ekintza. Izena eman behar da.

Jarrai gaitzazu

Twitter
Facebook

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina