2018/12/31

wikipediatik wikiemakumera salto

Gaur egun gizarteak gero eta baliabide anitzagoak ditu. Baliabide horiek kudeatu, erabili eta eraldatu behar ditu, kudeaketan, balio sistema bat beti dago guztien gainetik, gizarte neoliberalak ezarritako patriarkatua.

Gazteok, gizartea emandako rolak apurtzen saiatzen gara edo hori uste dugu behintzat aldiz, askotan rolak apurtu ordez birfundatzen ditugu wikipedian zein beste motatako balabide berri hauetan.

Beraz, hau ez da gauza mininoa non orrialde konkretu bateko datu soilak agertzen diren eta ez duenik inolako oihartzunik izango agertzen den hori, wikipediak egunero begiratzen den orrialdetxo kuttun hori da, beraz gizarte justuago baten aldeko tresna bilakatu behar da. Gaur egun, genero desoreka larria eta itzela da, ondorengoen lehen hitza maskulinoz idatziz.

Gaur egun, beharrezkoa da wikiemakumeak bezalako ideiak aurrera eramatea tamalez, premiazkoa izanik aurretik esandakoa eraldatu beharreko gauza dela eta horretarako izenak eta izanak beharrezkoak dira, eta kontatzen ez diren historia gehienak emakumezkoen izenak daramate.

Izan ziren, zarete eta izango dira lelo klasikoa erabilita emakumeak lehen lerro guztietan (batez ere komunikatiboetan) jartzeko ordua da.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina