2022/06/10

Berdintasunerako Zerbitzuaren Aldizkaria - Ekainak 2022

 

 

									Vitoria-Gasteizko Udala

  Vitoria-Gasteizko Udala

 

Siluetas


Gaztelanieraz sarbidea

2022ko ekainaren 9an, osteguna

Berdintasunerako Zerbitzuaren Aldizkaria - Ekainak 2022

Emakumeen Etxean...

kanbalatxe.trukea

Kanbalatxe feminista: Truke-merkatua Emakumeen Etxean

Liburuak, arropa edo dagoeneko behar ez dituzun objektuak badituzu eta beste pertsona batek erabiltzeko partekatu nahi badituzu, hau da lekurik egokiena. Truke-merkatuek eta denbora-bankuek bat egiten dute diru-trukeen bidez baino ulertzen ez ditugun ekintza eta objektuei balioa eman, eta esanahia eraldatzeko filosofiarekin.

Emakumeen Etxearen liburutegia

Gure liburu-aholkulariarekin solasean

Ekainaren 14an Emakumeen Etxera itzuliko da "Gure liburu-aholkulariarekin solasean".

Elkargunea

Berdintasunaren Elkargunea

Uztailaren 29an saio monografiko bat egingo da Gasteizko kale-izendegi paritarioari buruz.
Horrez gain, Elkarguneko ordezkaria Udal Plangintzako Aholku Batzordean aukeratzeaz hitz egingo dugu.

Desirak Plazara

Ikusgune146x72

Ikusguneko txostena

Ikusgune. LGTBI+fobiaren aurkako behatokiak Gasteizen sexu-orientazioaren eta genero identitatearen aurka izandako gertakariei buruzko V. txostena (2021) aurkeztu du.

Jabetze Feministarako Eskola

Etxeko hitzaldiak

Ez galdu gure hitzaldietako bakar bat ere ez

Agur esaten diogu Gasteizko Jabetze Feministarako Eskolari datorren ikasturtera arte. Iraila amaieran itzuliko gara jardueraz beteriko egitarauarekin; beti bezala, gure hirian feminismoa zabaltzen jarraitzeko. Bitartean, Eskolako bideotekan gurean izan ditugun hitzaldiak berrikustera animatzen zaituztegu.

Gainera...

Hirigintza Feministaren inguruko jardunaldiak

Hirigintza Feminista interesatzen bazaizu, urriaren 7an eta 8an Col-lecti Punt 6 hirigile, arkitekto eta soziologo feministen kooperatibak bultzatutako hausnarketa- eta prestakuntza-prozesu bati ekiteko Emakumeen Etxeak antolatzen dituen jardunaldietan parte hartzera gonbidatzen zaitugu.

III Protocolo violencia

Indarkeria matxistaren biktimei arreta emateko, haiekin esku-hartzeko eta haien bidelagun aritzeko III. Udal Protokoloaren aurkezpena

Gasteizko Udalak Indarkeria matxistaren biktimei arreta emateko, haiekin esku-hartzeko eta haien bidelagun aritzeko III. Udal Protokoloa onartu du. Hori dela eta, aurkezpen jardunaldi bat antolatu da ekainaren 24an, ostirala, Europa Jauregian.

Jardunaldi hori batez ere arlo horretan lan egiten duten profesionalei eta gizarte-eragileei zuzenduta dago. Protokoloa aurkezteaz gain, arreta, esku-hartze eta laguntza emateko ibilbidean parte hartzen duten profesionalei entzuteko aukera izango dugu.

Platika: Adineko emakumeen aurkako indarkeria

Jesus Goyenechea Vidalek eta ONARPEN taldeak adineko emakumeen aurkako indarkeriari buruz hitz egingo dute: Existitzen al da? Nola antzeman? Nola egin aurre? Zer egin? Ekainaren 14an, 18:00etan, Europa Biltzar Jauregian. Sarrera librea da lekua bete arte.


©Vitoria-Gasteizko Udala


informacion@vitoria-gasteiz.org

 

 

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina