2021/04/14

IRURAKO BERDINTASUN ARLOA- BEKA DEIALDIA

 

Irurako Udaleko Berdintasun arloak Ikerketa Beka bat deitu du. Honen xedea Irurako emakumeek historian zehar bete duten paperaz datu berriak argitaratu edo datu jakinetan sakontzea da.

Mendeetan, emakumeak baztertuak izan dira historia ofizialean. Egin dituzten ekarpenak, bai eremu publikoan bai pribatuan, garrantzirik gabekotzat jo izan dira, eta beraz, isilarazi egin dira. Horregatik guztiagatik, Irurako emakumeen historia, eta bizitza kultural, sozial, ekonomiko edota politikoan egin duten ekarpena berreskuratzea eta ezagutzera ematea nahi du Udalak.

Beka norbanakoek edo taldeek eska dezakete. Ikuspegia historikoa, hezkuntzakoa, ekonomikoa, antropologikoa… izan daiteke. Eskatzaileek lan proiektu bat aurkeztu behar dute, maiatzaren 7rako. Beka 4.000 eurokoa da eta aukeratutako proiektua abenduaren 15erako aurkeztu beharko da.

Bekaren oinarriak https://www.irura.eus/eu/-/emakumeen-ekarpena-irurako-historian-beka-deialdia

 

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina