2021/02/22

Otsailak 25 bertso saioa- ORAINMENEAN Bertsolaritzaren genealogia feministak

Gonbidatu nahi zaituztegu Kulturatera hurbiltzea, otsailak 25, ostegunean, Arrasateko Emakume Txokoak antolaturiko ORAINMENEAN  bertso saiora.

 

Bertsolaritzaren genealogia feministak saioaren bitartez, bertsolaritzaren hastapenetik  gaur arte kontatu den historia hori zalantzan jarri eta, ikusezin izandakoak ikusaraztea da asmoa.

Emakumez osaturiko bertso saio honetan, bertsolariek genealogia honen parte diren gertaerak izango dituzte kanturako abiapuntutzat.

 

Otsailak 25, arratsaldeko 19:00etan, Kulturateko Areto Nagusian izango dituzue entzungai Ane Zuazubiskar, Alaia Martin eta Maider Arregi bertsolariak, Maite Berriozabal gai-jartzailearekin batera.

 

Gusto baduzue, bertan elkar ikusiko dugu,

 

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina