2019/11/08

A25, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko eguna


           Vitoria-Gasteizko Udala            Vitoria-Gasteizko Udala
No a la violencia contra las mujeres

Gaztelanieraz sarbidea
2019ko azaroaren 5ean, asteartea

A25, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko eguna

2019ko Beldur Barik

Laura Macaya-Andres
Militante anarkofeminista eta genero-indarkerietan aditua den Laura Macaya-Andresekin, gaur egungo zigor- eta biktimizazio-logikak iraunaraztea prebenitu ahalko duten estrategia feministen inguruan hausnartuko dugu.
Beldur Barik 2019
Azaroaren 21ean Goiuri Jauregian ospatuko dugu eta Hesian taldekideak, Fran eta Zuriñe, izango dira.Topaketa Orokorra Bilbon izango da azaroaren 23an.
#FeminismoMola
Indarkeria matxistek eragindako eraso nahiz diskriminazio egoerak identifikatu eta hauei aurre egiteko estrategia indibidual eta kolektiboak landuko ditugu. Trebatzaileak: Esther López Monge Safo Eskolako kidea.
Indarkeria kontsumitzen dugu?
SETEM Hego Haizea GGKEak sustatu duen ikerketatik abiatuta, indarkeriak nola zeharkatzen gaituen eta kontsumitzeko bestelako moduak nola eraiki ditzakegun aztertuko dugu. Izena eman behar da. Talde mistoa.

Jabetze Feministarako Eskolaren hurrengo jarduerak

Fefa Vila Núñez
Fefa Vila Núñezen eskutik. Zein da gaur egun feminismoaren subjektua? Feminismoak nola jorratu du "subjektuaren krisia" deiturikoa? Eta nola eragin die horrek praktika aktibistei? Izen ematea azaroaren 8 arte. (lrudia: elsaltodiario.com)
Amelia Barquín
Kultura-aniztasuna gizartearen eta eskolaren zati da. Lantegiak, eskolan sortzen diren egoera batzuen aurrean nola funtzionatzen dugun hausnartu eta zalantzak eta gatazkak nola kudeatu du helburu. Trebatzailea: Amelia Barquín.

Gainera...

Elkargune
Indarkeria matxistarik gabeko kontsumo baten alde
SETEM Hego Haizeak antolatua "Indarkeria matxistarik gabeko kontsumo baten alde" kanpaina barruan. Bertan, gehien ikusten diren eta normatiboak diren telesailek genero estereotipoak erreproduzitzen ote dituzten hausnartuko dugu.

Autodentsa hack-feminista
Sarean emakumeek eta arauz kanpoko genero-identitateek jasaten duten indarkeria aztertuko dugu eta baita horri aurre egiteko estrategia batzuk partekatuko ditugu ere. SETEM Hego Haizeak antolatzen du. Izena eman behar da.

Eta bideotekan:

Pamela Palenciano
Bikote-harremanetan bizitako indarkeria matxistari buruz hausnarketa egiteko proposamen eta jarrera politikoa da.
Amaia Pérez Orozco
"Krisia geratzeko etorri da, sistemak berez jartzen du arriskuan bizitza" eta "Ez dizkigute konponketa partzialak balio; behar duguna dena aldatzea da, sistema hankaz gora jartzea" aldarrikatu zuen Amaia Pérez Orozcok (ColectivaXXK -ko kidea).

Jarrai gaitzazu

Twitter
Facebook

©Vitoria-Gasteizko Udala

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina