2019/05/08

ZURE BILA GABILTZA

Kaixo lagun!

 

Ekainaren 1ean irekiko da Hezkidetzan Esku Hartzen ikastaro osagarrian izena emateko epea,(izena eman)

 

Hezkidetzan Esku Hartzen  (UPV-EHU) ikastaro osagarriak edozein hezitzaile zein hezkuntza-eragilerentzako hezkidetzaren oinarriak ezagutzeko eta berehala inguru hurbilean praktika hezkidetzaileak martxan jartzeko prestakuntza bermatzen du. 10ECTS/250 ordukoa da, online, euskaraz eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren Homologazioa du.

 

ZURE BILA GABILTZA

 

Berdinzalea zara eta hezkidetzaren oinarriak ezagutu nahian zabiltza? Egunerokotasunean sexismoa errekonozitzen, esplizitu egiten eta ondorioak identifikatzen trebatu nahi duzu? Zeure interesetatik abiatuta, baliabide teoriko-praktikoz jantzi? Material hezkidetzaileak identifikatu edo sortu? Tratu onean sozializatzea helburu duten hobekuntzarako jarduera eta ekintza hezkidetzaileak planifikatu? Filosofia hezkidetzailea duten sare birtualetan eta sozialetan parte hartu nahi? Hori eta gehiago egiteko aukera emango dizu Hezkidetzan Esku Hartzen ikastaroak! Online eta euskaraz!

 

IRTEERA PROFESIONALAK

 

Hezkidetzan Esku Hartzen online ikastaroak:

  • hezkuntza eremu, ekarpen, egitasmo eta ekimen orotan genero ikuspegia txertatzeko oinarrizko prestakuntza izatea.
  • Lan-taldeetan, harremanetan eta partaidetza-eremuetan berdintasuna eta aniztasuna sustatzeko estrategiak izatea.
  • hezkidetzan formazioa eskatzen duten lanpostuetarako funtsezko prestakuntza teoriko-praktikoa erakustea.
  • Offlinean ez ezik, onlinean ere hezkidetzaren ikuspegitik jarduteko gai izatea.
  • Konpetente digital hezkidetzailea izatea Interneten, euskaraz.

 

hezkidetzaneskuhartzen@ehu.eus

 

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina