Gogoratu gaur bukatzen dela epea izena emateko, ostegun honetan egingo dugun BERDINTZEN beka-deialdiaren aurkezpen-ekitaldia jarraitu ahal izateko, aurrez aurre edo on-line. Guztira bost ikerketa lan aurkeztuko ditugu, mintegi formatuan, otsailaren 29an 10:00etatik 14:00etara, Eusko Jaurlaritzako EUSKALDUN BERRIA aretoan (Gasteiz, Lakua). IZENA EMATEKO galdetegi labur hau bete, mesedez: https://forms.office.com/e/UiqRijStV4 Saioa on-line jarraituko duzuenoi, bihar iritsiko zaizue gonbidapena saioa Teams bidez jarraitu ahal izateko saioa. Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak lan-ildo bat ireki zuen aurreko legealdian, hizkuntza eta generoaren arteko loturak eta elkar osagarritasuna bilatu nahirik. Hortik sortu dira proiektu ezberdinak, besteak beste, BERDINTZEN beka-deialdia. BERDINTZEN beka-deialdiaren helburua euskara eta genero berdintasunari buruzko ikerlanak sustatzea da. BERDINTZEN beka-deialdiaren emaitza dira argitaratu berri eta aurkeztuko ditugun honako bost ikerketa-lan hauek: - Emakumeak, hezkuntza eta euskara gerraosteko Bizkaian. Istorio bat, protagonista batzuen hitzetan. Ainara Martínez Matía - Xuka eta noka, Ipar eta Hego: emakumeekin solasean. Uxoa Elustondo Arzallus eta Irantzu Epelde Zendoia - Sukaldetik agorara, Benita Gorostizu Imaz «emakumeak lurralde ilunetik» irteten. Elixabete Perez Gaztelu eta Leyre Arrieta Alberdi - Euskararen ARritmia. Zumarragako ospitalean euskararen eta generoaren analisi bateratua. Miren Mujika Garate - Hizkuntza, generoa eta kirola. Euskararen erabilera eta genero-irudikapena herri mailako lasterketetan (1990-2021). Alazne Mujika Alberdi Ikerketa hauen zabalkundean bidea egingo badugu ere, gure gogoa izan da aurren-aurrenetik bost lan hauek mintegi baten bidez zabalduz gogoeta piztea. Horregatik gonbidatu nahi zaitut mintegi honetara: NOIZ: 2024ko otsailaren 29an, 10:00etatik 14:00etara NON: Eusko Jaurlaritzako EUSKALDUN BERRIA Aretoan (Lakua) Saioa hasi aurretik (09:45etatik-10:00etara) aurkeztuko diren liburuak banatuko dira. Atsedenaldian luntxa eskainiko da. | |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina