2021/12/09

HIRUKI GATAZKATSUA, ETXEKO ETA ZAINKETA LANAK Gasteizko Jabetze feministarako Eskolan. Gasteizko Emakumeen Etxea.

Gasteizko jabetze feministarako eskolako idazkaritza teknikotik:

HITZALDIA "HIRUKI GATAZKATSUA, ETXEKO ETA ZAINKETA LANAK"

Hitzaldi honen bitartez, beste buelta bat eman nahi zaio ohiko kontziliazioari edo erantzunkidetasunari. Enplegua eta zaintza-lanak ez ezik parte-hartze soziopolitikoa ere aintzat hartzen badugu, zer ikus dezakegu?  Egun, sexuaren araberako lan-banaketak zer eragin dauka jendartean? Eta heteroarauak? Nola begiratu parte-hartze soziopolitikoari bizitzaren jasangarritasunetik abiatuta? Gai horiek guztiak eta beste batzuk izango ditugu mintzagai.

Hizlaria: Marina Sagastizabal, Bilgune Feministako kidea eta soziologoa

Dinamizatzailea: Irati León, pedagogia transfeministan aditua

Data: 2021/12/14

Ordua: 18:30

Euskaraz

Lekua: Gasteizko Emakumeen Etxea, Etxanobe jauregia

Izena eman: https://labur.eus/BvHEX

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina