2020/10/23

Euskara eta feminismoa bidelagun jardunaldia

 

Euskara eta feminismoa bidelagun jardunaldia antolatu du Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordetzak, Emakunderekin, eta Hizkuntza eta Generoa batzordearekin elkarlanean. Lau mahai-inguru izango dira orotara, azaroko astearteetan (10:00-11:30), online.

 

Bertan aztertuko da, besteak beste, zer zerikusi duen hizkuntzak generoarekin, zertan egiten duten bat euskara eta berdintasuna sustatzeko prozesuek, nola eragiten duen generoak hizkuntza-praktikatan eta, zer ekarpen egin diezaioken berdintasunak euskarari eta alderantziz (maila teoriko kontzeptualean nahiz praktikoan).

 

Mahai-inguruak zuzenean jarraitu nahi izanez gero, hemen eman behar da izena: euskaraetafeminismoa.eus

 

 

 

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina