2019/03/08

Egun berezian, martxoak zortzian #M8


Greba Feminista

Greba feministak badu musika banda  (Naiz-en bidez)

«Egun berezian,
martxoak zortzian,
aire zabala dator
ukabil itxian

Kale eta plaza
berriztu arnasa,
antolatu gaitezen
aske, gure kasa.

Lantoki, eskola,
borborka odola.
pauso irmoan dator
gure zirimola.

Ez isildu, esan!
Errebelde izan!
Bizitzak erdigunea
behingoan har dezan.

zartagin, lapiko,
guztion neurriko.
Gehiegizko lan kargak
ez gaitzala ito.

Zaintza partekatu,
ardurak banatu,
feminismoak denok
askatuko gaitu.

Maitatu laguna,
ondoan duzuna,
elkarrekikoa da
erantzukizuna.

Barrenera adi,
laztan bat opari,
denbora zor diogu
geure buruari.

Amama, alaba,
guztiok grebara!
Pankartaren atzean
elkartuko gara!

Amantala eskegi
ta kalera segi,
asko batuta ere
ez gara gehiegi.

Praktika eredu,
bidean gaude gu.
iraultza egunero
egin dezakegu.

Holan daude gauzak,
borrokaren kausak,
Ez dira alperrik lehengo
sorginen errautsak

Praktika eredu,
bidean gaude gu
iraultza egunero
egin dezakegu.

Holan daude gauzak,
borrokaren kausak,
Ez dira alperrik lehengo
sorginen errautsak

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina